XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAZI-BARRILLAK
MUNDILLAK
MUNDILLETAKO SOKAK
ORDUKO TURRUNE
POTXERA
SEÑERUK.
SONDA BURDIÑA.
TIRANTAK,
TIRANTA OTZARA
TREOTZARA
TRETZA
TRETZAK JO.
TSITSAISTE
(BESIGUTARAKO BERBAK)
UBARRI
URKULA
ZUBILLA
.

BESIGU ARRANTZARAKO ARRANTZALE BAKOITZAK EROAN BEAR IZAN ZITUANAK.

Gizon bakoitzak:
Amar TRETZA eroan bear izaten zitun.

TERTZA edo TRETZA deitzen jako besigutarako aparixuari.

Bost tretza enkarnata eroan bear izaten ziran, au da karnata amuetan ipinita, eta beste bost geroago erabilteko.

MUNDILLAK, biña, berreun braza, bakoitzak eta bakoitzaren otzara.

ATABAKA ta KUTXILLOA, bost URKULA, TREOTZARA BI eta Ardaua.

Azalpen batzuk: TRETZA bakoitzak kordel nausi bat eukiten dau, kordel-ama, luzeran irurogei bezotekoa: subilla, Kordel onetatik, 5 zentimetrotik 5 zentrimetrora beste soka bat POTXERIA deitzen dana lotuta joaten da, 2 zentimetro luzera ingurukoa, eta onen puntan amua, besigutarako egokia.

Au uretan sartzen da, eta orretarako lagungarriak daukaz: TIRANTAK, tengadaka eutsi eragiteko sokak, MUNDILLAK, buixak, tuntuixak, ARRI PENDULAK, berako tengadetan eutsi eragiteko,(...).